53. AURRESKU ETA FANDANGO ETA ARIN ARIN TXAPELKETA

Amurrioko jaiak gertu ditugu, eta aurten ere, Aurresku eta Fandango eta Arin-arin txapelketa antolatu dugu. Urtero legez, San Roken egingo dugu, abuztuaren 16an, eguerdiko 12:30ean. Lehenik aurreskulariak arituko dira (Desafioa, Pasamanosa, Zortzikoa eta Kontrapasa) eta ondoren fandango eta arin-arineko bikoteak. Gogoratu, izen-ematea aurrez egingo dela, eta plaza mugatuak egongo direla (uztailaren 16tik abuztuaren 6ra, Aiararrek lehentasuna izanik). Aiarako aurreskulari onenaren saria ere emango da.

Oinarriak deskargatzeko sakatu hemen

Advertisements

Pausu doinuak, kontzertu dantzatua

Otsailaren 24an ikuskizun berri bat plazaratuko dugu Amurrioko musika eta trikitixa eskolekin batera. Dantzak garrantzia izango badu ere, musikak inportantzia berezia izango du obran zehar, batzutan dantzaririk gabe ere arituko baitira. Gainera, obra honetan Euskal Herritik zehar ibiliko gara dantza eta kantuka, eta ikuslea herriz herri kokatu dadin, AD Estudioarekin kontatuko dugu eszenatokia eszenaka atontzeko.

Bi emanaldi eskainiko ditugu egun berean Amurrio Antzokian, 18:00 eta 20:30ean, eta sarrerak kultura etxean egongo dira salgai otsailaren 12tik aurrera ondorengo prezioekin: Antziokiko bazkideak 6€, sarrera arruntak 8€ eta umeak 5€

Animatu, ederra izango da eta!

52. Aurresku eta fandango eta arin arin txapelketa

Aurten ere, Amurrioko jaien programaren barruan, Aurresku eta Fandango eta Arin-arin txapelketa antolatu dugu. Urtero legez, San Roken egingo dugu, abuztuaren 16an, eguerdiko 12:30ean. Lehenik aurreskulariak arituko dira (Desafioa, Pasamanosa, Zortzikoa eta Kontrapasa) eta ondoren fandango eta arin-arineko bikoteak. Gogoratu, izen-ematea aurrez egingo dela (uztailaren 17tik abuztuaren 7ra, Aiararrek lehentasuna izanik). Gogoratu Aiarako aurreskulari onenaren saria ere emango dela.

Oinarriak deskargatzeko sakatu hemen

Dantza tailerra taldeko gazte eta nagusientzat

Dantza tailerra Domingo RojasKurtsoari hasiera emateko dantza ikastaro berezia edukiko dute gure taldeko gazteek. Domingo Rojas dantzaria izango da irakaslea, bera dantza klasikoko tituluduna da Kuban. Lurreko barra, gorputz-jarreraren birjartzea eta koreografia osaketa izango dira irailaren 24 eta 25ean landuko dituzten teknikak.

51. Aurresku eta arin arin txapelketa

aurresku txapelketa 2016

Aurten ere, Amurrioko jaien programaren barruan, Aurresku eta Fandango eta Arin-arin txapelketa antolatu dugu. Urtero legez, San Roken egingo dugu, abuztuaren 16an, eguerdiko 12:30ean. Lehenik aurreskulariak arituko dira (Desafioa, Pasamanosa, Zortzikoa eta Kontrapasa) eta ondoren fandango eta arin-arineko bikoteak. Gogoratu, izen-ematea aurrez egingo dela (uztailaren 18tik abuztuaren 8ra, Aiararrek lehentasuna izanik). Gogoratu Aiarako aurreskulari onenaren saria ere emango dela.

Oinarriak deskargatzeko sakatu hemen

KORRONTZI DANTZAN

korrontzi dantzanKorrontzi taldeak proiektu berri bat ipini du martxan, dantza taldeei proposamen ireki eta berritzailea eginez: Korrontzi taldearekin batera dantzatzeko aukera eskaini digu, eta haien koreografia polit eta liluragarriak dantzatzen erakutsi.

Abendu amaieran hasi ginen taldeko nagusiak entseiatzen, eta geroztik jo ta fuego gabiltza. Urtarrilaren 27an, jantzi eta dantza tradizionalak alde batera utzi, eta dantzarako gona eta txapin modernoak jantziko ditugu, Korrontzirekin batera Amurrio Antzokian aritzeko.

12362989_1651730605085799_6803929124302062943_o

Animatu ikustera!

Hemen duzue Korrontziren bideoklipa ikusgai: