55. AURRESKU ETA FANDANGO ETA ARIN-ARIN TXAPELKETA

Aurten ere, Aurresku eta Fandango eta Arin-arin txapelketa antolatu dugu. Oraingoan ordea, covid-19aren kontrako segurtasun neurriak hobeto betetze aldera, txapelketa Juan Urrutia Plazan egingo da (Udaletxe plaza), abuztuaren 16an, eguerdiko 12:30ean.

Urtero lez, lehenik aurreskulariak arituko dira (desafioa, pasamanosa, zortzikoa eta kontrapasa) eta ondoren fandango eta arin-arineko bikoteak.

Izen-emateak aldez aurretik izango dira, uztailaren 15etik abuztuaren 5era bitartean, behean dagoen inprimakia betez. Gogoratu, plaza mugatuak egongo direla Aiaraldearrek lehentasuna izanik. Aiarako aurreskulari onenaren saria ere emango da.

Oinarriak
Izen-ematea (uztailak 15 – abuztuak 5)

Erantzunak itxita daude.